Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 ekainak 20 • 13:00

Bideoaldiaren 35. edizioa Antzoki Zaharrean egingo da ekainaren 23ko arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan 17:00etatik-19:00etara.

Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako ikus-entzunezko eremuan espezializatutako zentroa den aldetik, ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkezten ditu urtero. 35 urte dira bideo espezializazioa (Larrotxene Bideo) martxan jarri zela Intxaurrondo auzoan eta dagoeneko 500 produkzio baino gehiago ekoitzi dira eta ehunka koprodukzioetan parte hartu du.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza