Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

ira. 14 - ira. 15 2024 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

38 € / 28 € / 18 €

Lirica Sasibillek, sortu zeneko 25. urteurrenean, Ruperto Chapíren La Revoltosa zarzuela ezaguna eskainiko du.

Mari Pepa (La Revoltosa) neska bihurri eder eta kokotekorra da, auzoko gizon guztiak aztoratuta dituena, eta horrek bizilagunak haserretzen ditu eta Felipe jeloskor jartzen du. Mari Peparen xarmari aurre egiten dion bakarra dela dio, baina guztiz maiteminduta dago. Era berean, Mari Pepa jeloskor sentitzen da Felipe bi txulaparekin ikustean.

Belén López (Mari Pepa) eta Antonio Torres (Felipe) kantariek jokatuko dituzte rol nagusiak, abeslari eta aktore talde zabala eta Sasibill Ballet, Orkestra eta Abesbatza lagun dituztela. Arkaitz Mendoza eta Josean García arduratuko dira musika zuzendaritzaz eta zuzendaritza artistikoaz, hurrenez hurren.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...