Hizkuntzak
Hermenaute argitaletxeak Asterako liburu bat kaleratuko du zinemako kanibalismoari buruz
Hermenautek liburu bat editatuko du Asterako, Antonio José Navarrok idatzia eta zinemako kanibalismoari eskainia; 2022ko Astearen programazioan jasoko den gaia, alegia.
![Hannibal Lecter](/imgs/noticias/2022/img/hannibal-handia.jpg)
Antonio José Navarro zinemako kazetaria eta idazlea da, eta aspalditik aritu da Astearen argitalpenetan kolaboratzen, besteak beste, American Gothic.
El cine de terror USA 1968-1980 (2007) liburu kolektiboaren koordinatzaile gisa eta Líbranos del mal. Un estudio cultural del cine de posesiones demoníacas y exorcismos (2021) liburuaren egile gisa, iazko Asterako Hermenautek editatua. Oraingoan saiakera bat idatzi du, fantasiazko zinema bere historian zehar kanibalismoaren gaiari hurbildu zaion moduan sakontzeko.