Hizkuntzak
Albisteak
-
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko kredituak lortzeko aukera ematen du. Izen-emate epea martxoaren 15era arte zabalik da.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 21. Zinemaldian
Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Kurrin, Dounia eta Alepoko printzesa eta 20.000 especies de abejas pelikulen eskaintza luzatzen da. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 8tik 19ra goizeko 10:00etan.
-
Mendi Tour Antzoki Zaharrean
2024ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da otsailaren 5ean, 6an eta 7an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik.
-
Argitaratua “Western USA 1962-1992”, Colección Nosferatu-ko liburu berria
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Western USA 1962-1992 liburua, Carlos Aguilarrek eta Pablo Fernándezek koordinatua, Colección Nosferatuko 20. zenbakia.
-
USA western garaikidea Nosferatu 2024 programazioan
Datorren urtarrilaren 17an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Western USA garaikidea 1962-2021, Sam Peckinpah zuzendari duen Ride the High Country (1962) filmaren proiekzioarekin.