Hizkuntzak
Albisteak
-
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi datozen egunetan
Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 3tik 12ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.
-
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa eskuragarri dago
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa, eskuragarri dago jada. Urtarrilean balantzea aurkeztu zen eta oraingoan memoria osoa.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiak “Carmen Castillo, Txileko erbesteratu bat” erakusketa antolatu du Okendo Kultur Etxean
Zinemaldiaren ohorezko saria apirilean jasoko duen zinemagileari eskainitako erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean egongo da zabalik.
-
“Fadia’s Tree” filmaren proiekzioak Gipuzkoan
Amnesty Internationalak datozen asteetarako Fadia’s Tree (Sarah Beddington, 2021) film britainiarraren hainbat proiekzio antolatu ditu Gipuzkoan. Filmak Amnesty International Saria irabazi zuen joan den Giza Eskubideen 19. Zinemaldian. Dokumental bat da eta Libanon erbesteratutako emakume palestinar baten istorioa kontatzen du, egunen batean bere herrialdera bueltatzea amets duena.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Aurten, Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi pelikulen eskaintza luzatzen da. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira.