Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Ernest Lluchen eta Antzoki Zaharrean
Ekainaren 10etik 17ra, Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Zubieta, Anoeta Estadioa, Chillida-Leku), eta tartean Donostia Kulturako bi gunetan, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean, hain zuzen ere.
-
17.919 partehartzaile Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatua, apirilaren 21etik 28ra bitartean garatu da.
-
Argitaratua “El polar francés 1931-1982”, Nosferatu Bildumako liburu berria
Argitara atera berri da Nosferatu Bildumako liburu berria, El polar francés 1931-1982. Liburua, sailaren 19. zenbakia, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak editatua, eta Antonio José Navarrok koordinatua, hurbilketa bat da polar deitutako Frantziako zinema beltzera.
-
"Las buenas compañías" filmak Giza Eskubideen 20. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Las buenas compañías (Sílvia Munt; Espainia-Frantzia, 2022) filmak Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.
-
"Ángeles de la guarda" erakusketa irekita Lugaritz Kultur Etxean
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Ángeles de la guarda erakusketa irekita egongo da apirilak 21etik maiatzera 5era Lugaritz Kultur Etxean.