Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

Gonbidapenarekin

Bideoaldia 2023-24

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, 17:00etatik aurrera.

Larrotxene Bideok, Larrotxene Kultur Etxeko zerbitzuak, Bideoaldia erabili izan du urtez urte zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean ezagutarazteko. 2023-2024 ikasturtean egindako produkzio eta koprodukzioen aurkezpenak egingo dira.

Orotara lau produkzio oso eta hiru koprodukzio landu dira ikasturte honetan, eta guztiak ezagutzeko aukera izango da ekainaren 21ean.

Ikastaroetako lau lanak honakoak izango dira:

  • Sunglasses. Itziar Eguigurenek zuzendutako 13 minutuko film laburra.
  • Mi Amigo Julio. Irene Royok zuzendutako 11 minutuko film laburra.
  • El Síndrome de la Página en Blanco. Blanca Zaragüeta eta Josean Gómezek zuzendutako 17 minutuko lana da.
  • Print. Edgar eta Unax Santos anaiek zuzenduriko 3 minutuko lana.

Saioa amaitzeko hiru koprodukzio aurkeztuko dira:

  • Kononi. Mikel S. Galarza eta Cesare Maglionik zuzendutako 17 minutuko film laburra da.
  • Fuego Fatuo. Nahia eta Iulen Arana anai-arrebek sortutako 2 minutuko lana.
  • Prímula. Fabian Bojkovskyk zuzendutako 3 minutuko bideoklipa, Mucalinda taldeari eginikoa.

Informazio gehiago: XXXVI. Bideoaldia: Larrotxene Bideoko uzta Antzoki Zaharrean (albistea).

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...