Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: gaztelania

La Familia film laburraren fotograma Fotograma del cortometraje La Familia

Ama hil eta hamar urtera, Txantxikorena familia notarioaren aurrean bildu da herentziaren paperak sinatzeko. Bulegoan giro berezia sortuko da hainbat egoera komiko eta surrealisten ondorioz. Elkarren artean urrun zeuden anai-arrebak halako famili batasuna berreraikitzen hasiko dira, notarioa bere onetik ateratzea lortuz... Gipuzkoako Autismo Elkartearen AteneASP antzerki taldeak egindako umorezko laburmetraia ikusi daiteke Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa maiatzaren 6an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...