Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Doan aretoa bete arte

La terre est bleue comme une orange

La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Éluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: laranja ez da urdina, ala bai?

Erakusketak naturan oinarritutako lanak biltzen ditu: “Gure adierazpenak naturaltasunaren saiakera izan nahi du, gure sentimenduen eta gogoeten kondentsazioa, batzuetan bere edertasunaren ingurukoa eta beste batzuetan bere suntsipenaren aurreko beldurrarena”. Henry-David Thoreauk idatzi zuen bezala, “ona den guztia librea eta basatia da”.

Elena Cajaravilleren (Donostia, 1965) eta Koldobika Jauregiren (Alkiza, 1959) bideak Gipuzkoako Artisten Elkartean gurutzatu ziren 1984an, eta orduz gero ez dira inoiz banandu. Italian (1988an), Nafarroan (Leazkue, 1994an) eta Alemanian (1995tik 2000 urterarte) bizi izan dira, Neuss-Hombroicheko Insel Hombroich Museoan, beste artista plastiko, idazle eta zientzialari batzuekin batera, "Naturarekiko paraleloa den artea" izeneko proiektu batean. 2002an Alkizan jaio zen beren alaba Gerezi. 2018an elkarrekin parte hartu zuten Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmean: Elena zuzendari artistiko gisa eta Koldobika Designer Manager gisa. Gaur egun Alkizan lan egin eta bizi dira, non eta era berean Ur Mara Museoko zuzendaritza partekatzen duten.

Uztailaren 5ean 19:00etan, erakusketaren irekiera dela eta, 3zur Taldearen musika emanaldia izango da.

Jarduera osagarriak:

- Uztailaren 18an, Artea eta natura. Koldobika Jauregiren hitzaldia. 18:00etan, euskaraz.

- Uztailaren 22an, Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek gidaturiko bisita. 18:00etan, euskaraz.

- Abuztuaren 2an, Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek gidaturiko bisita. 18:00etan, gazteleraz.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...