Web mapa
Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2024 abuztuak 13 • 22:45

Kontxako badia

30 minutu

Pirotecnia López

Azken aurrerapen teknologikoekin eta piroteknia-lanak egiteko modu modernoenekin lan eginez, tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa ezin hobean, Pirotecnia López-en bost belaunaldiek 150 urtez pirotekniaren munduan kalitatea eta egiten jakitea mantentzea lortu dute. Ikuskizun piroteknikoen ekoizpena, errealizazioa, diseinua, merkaturatzea eta jaurtiketa,, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta berrikuntzaren premisak argi izanda.

Pirotecnia López-en jatorriak Santiago de Compostelan daude, 1870ean Bonaval izeneko gune batean. Enpresa erabat familiarra da, eta 1992an Sozietate Mugatu bihurtu zen. Kudeaketa, enpresa eta industria arloan legatuarekin jarraitzeko prestatutako belaunaldi berri baten esku geratu zen. 2016. urtean Urrezko Maskorra, Epaimahai Gazte Saria eta Herri Epaimahaiaren saria lortu zituen.

 

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...