Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak Glad is the Day jaialdiaren zortzigarren edizioa antolatu du abuztuaren 4an. Hileko lehen igandean Cristina-Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.

2022ko Glad Is The Day jaialdiko irudi bat
Josu de la Calle

Abuztuaren 4an eta doako sarrerarekin, besteak beste, 15 banda eta artistak hartuko du parte musika maratoi honetan. Kontzertuak, DJen saioak, piknikak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan.

Iaz bezala, abuztuaren 3an, 19:00etan, jaialdiaren bezperan,  Gladis Aperitifa egingo da eta Musikagelako talde bat arituko da Tabakalera kanpoaldeko Nestor Basterretxea plazan.

Musika programa abuztuaren 4an

Glad is the Dayk musika aniztasuna maite du eta Cristina Enea hainbat jatorriko talde eta artistez beteko da.

Agertoki Nagusitik igaroko diren bandak 6 dira eta eskaintza koloretsua bezain jostagarria osatzen dute: La Ola Maldita donostiarren surf rocka,Erromintxelak arrasatearren swinga, Alcalá Norteren postpunka,  La Txamaren soinu eklektikoak, Mágia Brutaren gainezka egiten duten ereserkiak, Ibil Bediren letra intimoak eta Silverio mexikarraren ikuskizun ohiz kanpokoa.

Hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 emanaldik dantzan jarriko dute Hondamen Sonikoa gunea: Makeda (Dj), 1111 (Live), Alai (Live), Sara Goxua (Dj), Kalipotxo (Live), Sixsex (Live), Alta (Dj) eta Sofy Suars (Dj) izango dira gazteenak liluratzen dituzten soinu globalen ordezkariak. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen.

Azoka Dabadabaren bidez kudeatuko da eta hainbat denda bilduko dituzten 50 postu izango ditu. Hala nola, vintage dendak edo tokiko talentuen sorkuntzak.