Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Maider Uriarte Doizek irabazi du "Hamaika entzuteko!" IX. Irrati-piezen lehiaketa
Maider Uriarte Doizek irabazi du Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa eta Ruben Martinez Rosasentzat izan da 2.saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira datorren ostiralean, abenduak 22.
-
XXV. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabaldu da
Gaurtik aurrera eta abenduaren 28ra bitartean, XXV. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.
-
Garuna(k), San Telmoren erakusketa berriak, organo honek sortu duen jakinmina aztertzen du
San Telmo Museoak Garuna(k) aurkeztu du, gaur egungo artisten artelanak eta organo liluragarri horri buruzko proiektu zientifikoak biltzen dituen 150 pieza inguruko erakusketa. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da, eta zientzia- eta filosofia-mailan zalantza gehien eragiten dituena.
-
2023ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.
-
Punta-puntako izenak eta joera ugari Donostiako 59. Jazzaldirako
Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra izango da eta salgai jarri ditu sarrerak eta abonamenduak agertoki hauetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia
-
USA western garaikidea Nosferatu 2024 programazioan
Datorren urtarrilaren 17an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Western USA garaikidea 1962-2021, Sam Peckinpah zuzendari duen Ride the High Country (1962) filmaren proiekzioarekin.
-
2023ko Santo Tomaseko Feria aurkeztu da
Gaur goizean, datorren abenduaren 21ean, osteguna, ospatuko den 2023ko Santo Tomas Feria dela-eta gure hirian izango diren jarduerak aurkeztu dira Donostiako Udaletxeko prentsa aretoan.
-
Joan Fontcubertak "Dinosaurios" lan berria aurkeztuko du San Telmo Museoan
Larunbat honetan, abenduak 16, Joan Fontcuberta argazkilariak Dinosaurios lana aurkeztuko du San Telmo Museoan, Fotografía: de la alquimia a los algoritmos (Argazkia: alkimiatik algoritmoetara) izeneko hitzaldian.
-
Bost kontzertu izango dira 2024ko Gure Ahotsak zikloan
Aurten ere bost egun iraungo du emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko 2019an Donostia Kulturak abiatu zuen eta iaz egun bakarreko emanaldi izatetik bost kontzertuko egitarau izatera jauzi egin zuen Gure Ahotsak kontzertu zikloak. Hala, martxoaren 2tik 7ra emakumezko musikarien lau kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan: Neomak, Merina Gris, Laura Sam y Juan Escribano eta Queralt Lahoz. Idoia Asurmendik martxoaren 1ean eman behar zuen zuzenekoa maiatzaren 19ra atzeratu da, De amar y desandar disko berriaren argitalpen dataren aldaketa dela-eta.
-
Errege Magoekin joateko plazen zozketa
Donostia Festakek izena emateko epea ireki du, zozketa bidez 21 haur Igeldotik jaitsi daitezen Ekialdeko Errege Magoekin batera funikularre-an.
-
2024ko erakusketen programazioa San Telmo Museoan
Gaur, abenduak 1, 2024an San Telmo Museoan izango dugun erakusketen programazioa aurkeztu dugu. Datak iritsi ahala, horien inguruko informazio zabalagoa zabaltzen joango gara webgunean, baina hau da datorren programazioaren irudi orokorra.
-
Xare Álvarez, Artea abian programan parte hartuko duen hurrengo artista
Xare Álvarez Berakoetxea da Artea abian proiektuaren bosgarren edizioan parte hartuko duen artista, aurrekoetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik eta Mikel Otxotekok parte hartu ondoren. Bere lanekin osatutako erakusketa 2024ko maiatzean jarriko dugu ikusgai museoko laborategian.
-
Johann Sebastian Bach Zikloa eskainiko du Donostia Musikak 2024an
Donostia Musikak bederatzi kontzertuko zikloa antolatu du 2024 urterako Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean: Johann Sebastian Bach Zikloa.
-
6.100 pertsona baino gehiago 2023ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 54 ekitaldietara.
-
Argitaratua “Polar frantziarra”, Nosferatu Bildumako liburu berria
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak beren argitalpen berria aurkezten dute, Polar frantziarra liburu kolektiboa, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako XI. alea.