Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Xare Álvarez artistaren "Makurtu" erakusketa San Telmo Museoan
Xare Álvarez Berakoetxea artistaren Makurtu erakusketa aurkeztu dute gaur Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak bi erakundeek antolatutako Artea abian proiektuaren edizio berrian. Erakusketa museoko Laborategian ikusgai izango da maiatzaren 25etik abuztuaren 25era, doako sarrerarekin
-
Beldurrezko Astea kolaborazioan Japanese Film Festival Onlinerekin
Madrilgo Fundación Japónek, Astearen ohiko kolaboratzaileak, ekainaren 5etik uztailaren 3ra bitartean Japanese Film Festival Online (JFFO) zinemaldiaren 3. edizioa antolatu du. Hala, ikusleek etxetik eta doan gozatu ahal izango dute zinema japoniar onenaren hautaketa batez.
-
Victoria Eugeniako barrunbeak agerian
Victoria Eugenia Antzokia munduko edozein lekutatik ezagutu ahal izango da www.victoriaeugenia.eus webgunean eskuragarri dauden hiru bisita birtual berrien bidez. Eraikinaren eta hainbat aretoren ezaugarriak bertatik bertara ikusteaz gain, antzokiaren alderdi teknikoak ezagutu ahal izango dira. Era berean, antzokiaren areto bat alokatu nahi dutenei zuzendutako bisita birtuala ere ikusgai da webgunean.
-
Udako programazioa maiatzaren 23an salgai
Bihar, maiatzak 23, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 24 ikuskizun dira: hemezortzi antzezlan, lau kontzertu, dantza ikuskizun bat eta haur emanaldi bat. Bestalde, udazkenean izango diren 3 ikuskizunen berri eman du.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
2.562 ikusle 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.562 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 2tik 19ra.
-
STMLEak Amable Ariasen obra baten zaharberritzea kofinantzatu du
San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak Amable Ariasen (1927-1984) obra baten zaharberritzea kofinantzatu du, 2024ko Museoen Nazioarteko Egunaren ekarpen gisa. De lo visible y de lo invisible obra da, dagoeneko museoko 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea erakusketan ikusgai dagoena.
-
Hondalea udan irekita: ekainaren 1etik irailaren 30era
Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea obra, Santa Klara uhartean kokatua, irekita egongo da uda garaian eta doan bisitatu ahal izango da. Hondalea bisitatzeko aukera izango dute herritarrek aurrez erreserbarik egin beharrik gabe. Bisitak ordu erdiz behin eskainiko dira, goizeko 11etan hasita, eta arratsaldeko 18:30etan izango da azkena. Gehienera 20 laguneko taldeak osatuko dira eta 20 bat minutu iraungo dute bisitek.
-
2024ko Museoen Eguna: Berritasunak Egitarauan eta doako irekierak
Aurten ere maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) ospatuko da San Telmo Museoan. MNE, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna da. Data honen xedea museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzea da.
-
Xabi San Sebastianekin hasiko da Lagunekin Kantari
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2024ko Lagunekin Kantari maiatzaren 13an zabalduko du Xabi San Sebastianek.
-
Friki Harrotasunaren hilabetea Egiako Liburutegian
Mahai-jokoak, rol-jokoak, munduko kasete birbobinatze txapelketa, Friki zozketa... Egiako Liburutegian Friki Harrotasunaren hilabetea ospatuko da maiatzean zehar eta programa berezia antolatu dute lau ekintza nagusirekin.
-
SGAEk eta Jazzaldiak Jazzeñen arituko diren zortzi taldeak aurkeztu dituzte
59 Jazzaldiaren baitan X JazzEñek Estatuko Jazzaren erakusgarri diren zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24tik 27ra Victoria Eugenia Antzokian.
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 9tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Ekitaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
-
© Olivier Houeix Hainbat jarduera Malandain Ballet Biarritzen "Urtaroak" obraren inguruan
Thierry Malandain koreografoaren Malandain Ballet Biarritz konpainiak Urtaroak, bere azken sorkuntza, ekarriko du maiatzaren 24an Victoria Eugenia Antzokian (maiatzaren 24-26 bitartean izango dira emanaldiak). Estreinaldiaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira.
-
Disko formako hilarriak Gipuzkoan: argitalpen berria eta jarduerak
San Telmo Museoak bere webgunean Disko formako hilarrien inbentarioa Gipuzkoan, 2021 argitaratu du, Luis del Barrio Bazacok egindako ikerketa baten emaitza. Bertan, oso bisualak diren fitxen bidez, Gipuzkoan aurkitutako disko formako 77 hilarri biltzen eta dokumentatzen dira, guztiak lehen milurtekoaren amaieratik gaur egunera arte datatuak. Argitalpen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak aurretik burututako lan bat du abiapuntu. Orain, lan hori eguneratu, diseinatu eta webgunean argitaratu da, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.