Hizkuntzak
Altzako Tokiko Bilduma
Altzako Tokiko Bilduma Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak sortutako dokumentazio zerbitzua da, Altzaren dokumentu ondarea bildu, zaindu eta ezagutarazteko xedearekin sortua.
![Casares baserria, bertan bizi ziren Artola familiako bi kide aurrean direla.](/imgs/particulares/casas-cultura/casares-tomasene/artikulu-finkoak/TokikoBilduma/CasaresBaserriaFelixIranzo.jpg)
Tokiko Bilduman mota eta eduki askotako dokumentuak daude (artxibo dokumentuak, argazkiak, prentsako berriak, mapak, ikus-entzunezkoak...), eta guztiak Casares-Tomasene Kultur Etxean kontsulta daitezke. Era berean, Bildumako funtsaren zatirik handiena Interneten ere kontsulta daiteke web orri honen bitartez: www.altza.info
Altzako Historia Mintegiaren helburuak hauek dira
- Altzako iraganaren eta egungo errealitatearen ikerketa eta ezagutza bultzatzea
- Altzatarrak haien herriarekin identifikatzea eta Altzaren etorkizunaren eraikuntzan parte hartzea.
- Altzaren nortasuna ezagutu eta garatu nahi duten elkarte eta erakundeekin lan egitea, elkarlanean oinarrituta kultur lana partekatuz.
Ordutegia
- Osteguna: 17:30 - 19:30
Abuztua eta zubiak: itxita