Web mapa
Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2024 abuztuak 10 • 22:45

Kontxako badia

30 minutu

Pyrogenie Feuerwerk

Pyrogenie Feuerwerk GmbH enpresa piroteknikoa Berlinen sortu zen 2016. urtean. Haren zuzendari nagusia, Ingo Schubert, piroteknia-industriari lotua dago 2005az geroztik nazioarteko hainbat enpresatan. Lanbide anitzeko talde bat du, pirotekniaren, ekitaldien teknologiaren eta logistikaren arloetako langileak biltzen dituena, urte askoko nazioarteko esperientzia dutenak.

Pyrogenie produktuen kalitate gorenaren sinonimoa da, ikuskizun paregabeen diseinua eta haiek gauzatzeko fidagarritasuna. Enpresaren indargunea langileen urte askotako esperientzia da, ia edozein ingurunetan eragin piroteknikoak planifikatzen eta ezartzen. 2023an San Fermín de Oro saria lortu zuten, dotoretasun eta ikusgarritasun handiko jaurtiketa baten ondoren.

 

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...