Hizkuntzak
Ikastaroak eta aholkularitza
Musikagelak musikarekiko interesa duten pertsonentzako prestakuntza eskaintzen du. Hainbat arlotako prestakuntzara eta espezializaziora bideratuta daude ematen dituzten ikastaroak
![Ikasle taldea Musikagelako ikastaro batean.](/imgs/agenda/agenda-cultural/disciplinas/musica/musikagela/cursos-talleres-formacion.jpg)
Ikastaroak
Orain ez dugu ikastarorik erakusteko, agian beste une batean :)
![](/imgs/gestos/mujer-joven-mostrando-onomatopeya-oops.png)
Sonorizazioa
- Zuzeneko soinuztatze ikastaroa.
Grabaketa
- Ordenagailuarekin grabatzea.
- Gitarrak nola grabatu: akustikoa, elektrikoa.
- Ekualizazioa eta masterizazioa.
Tresnak
- Ahotsa instrumentu gisa.
- Bateria eta afinazio ikastaroa.
- Egin musika sintetizadoreekin.
- Gitarra elektrikoaren eta baxuaren doikuntzak.
DJak
- DJ tailerrak.
- Djentzako ekoizpen ikastaroa.
Aditu ikastaroak edo master classak ere egiten dira artista ezagunekin.
Aholkularitza
Musikagelak oinarrizko aholkularitza-zerbitzuak ditu musika talde eta artistentzat:
- Aholkularitza teknikoa: Donostia Kulturaren baliabideak izateko aukera grabazioetarako (bideoklipa, zuzeneko diskoak...).
- Lege aholkularitza teknikoa: Egile-eskubideak, lan-eskubideak, komunikazioa, prestakuntza...