Hizkuntzak
Albisteak
-
Macarena Gómez aktorea da protagonista 2022 Beldurrezko Astearen kartelean
Macarena Gómez aktorea izango da datozen hilabeteetan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 33. Astearen irudi ofiziala. Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean izango da aurten.
-
Luis Gascaren omenez erakusketa 2022ko Beldurrezo Astean
KOLDO MITXELENA Kulturuneak (KMK) eta Donostia Kulturak / Beldurrezko Asteak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, LUIS GASCA: Komikiak eta zinema erakusketa antolatu dute, irailaren 8tik azaroaren 8ra zabalik Okendo Kultur Etxean.
-
Hermenaute argitaletxeak Asterako liburu bat kaleratuko du zinemako kanibalismoari buruz
Hermenautek liburu bat editatuko du Asterako, Antonio José Navarrok idatzia eta zinemako kanibalismoari eskainia; 2022ko Astearen programazioan jasoko den gaia, alegia.
-
"Nuestra libertad" filmak Giza Eskubideen 19. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Nuestra libertad (Celina Escher; Suedia-El Salvador, 2021) filmak Giza Eskubideen 19. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.
-
Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskolak jasoko du 2022ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
E. F. A. Abidin Kaid Saleh – Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskolak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 8, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.